Nikolai Dobroliubov
Itxura
Nikolai Dobroliubov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nizhni Novgorod, 1836ko urtarrilaren 24a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | San Petersburgo, 1861eko azaroaren 17a (juliotar egutegia) (25 urte) |
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Main Pedagogical Institute (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Nikolai Ustryalov (en) Izmail Sreznevsky (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | literatura-kritikaria, kazetaria, poeta, idazlea, filosofoa eta iritzi-kazetaria |
Izengoitia(k) | -бов eta Н. Лайбов |
Nikolai Alexandrovitx Dobroliubov (errusieraz: Никола́й Алекса́ндрович Добролю́бов, nʲɪkɐˈlaj ɐlʲɪˈksandrəvʲɪt͡ɕ dəbrɐˈlʲubəf ahoskatua; Nizhni Novgorod, Errusia, 1836ko otsailaren 5a - San Petersburgo, Errusia, 1861eko azaroaren 29a) errusiar iraultzailea, filosofoa eta literatura-kritikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaikidea egunkariko lankidea izan zen, eta, nekazarien iraultzaren alde agertu zen gaztetatik. Ostrovski, Turgenev eta Gontxarovi buruzko lanak eman zituen argitara.
Errusia erromantiko ondoko idazle iraultzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.